
ANIMALIAK
martes, 8 de abril de 2014
Cobayaren bizitza
Cobaya espesie redor histricomorfodo familia caviidea origenari da.
America surfean.
Kilo bat pisatzen dut.
Cobayak animali oso comunak dira.
Oso abilak dira inbestigatzeko biomedika.
martes, 25 de marzo de 2014
Katuaren bizitza
Katua domestikoa da. Animalia mamifero haragijalea da. Felidae familiaren barnekoa da. Katua pertsonekin bizi daiteke.
Katu batzuek ez daukate ilerik edo ez daukate buztanik.
Katuek gauza desberdinak jaten dituzte: esnea, arraina, pentsua, intsektuak...
Katuak etxeetan eta kaleetan aurki ditzakegu.
Katu batzuek ez daukate ilerik edo ez daukate buztanik.
Katuek gauza desberdinak jaten dituzte: esnea, arraina, pentsua, intsektuak...
Katuak etxeetan eta kaleetan aurki ditzakegu.
martes, 18 de marzo de 2014
Untxien bizia
Untxia edo untxi arrunta Europako untxia da, Oryctolagus generoko espezie bakarra. Izena greziarretik dator. Berez Iberiar penintsulan du bere jatorria. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiara hedatzen da eta beste leku askotan ehizatzen dituzte. Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian ere sartu dituzte, azken honetan izurri bat delarik.
martes, 11 de marzo de 2014
Zuberoako inauteriak
Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen zuten, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.
Dantzak, bertsoak eta kantuak kaleetan zehar daude.
Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak:
- Gorrien maskarada:
- Txerreroa: Muturrean zaldi buztana itsatsia duen makila du. Gerrian brontzezko sei zintzarri daramatza.
- Gathuzaina: Pantografo itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz.
- Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da.
- Zamalzaina: Gerrian zaldi gonadun baten itxura darama. Maskaradaren pertsonaia nagusia da, dantzaririk trebeena].
- Entseinaria: Zuberoako banderaren zutoihala duena.
- Marexalak: Zamalzainen errementariak, hiru edo lau. Patroiak, kurrika eta mailua ez ezik, larruzko amantala ere erabiltzen du.
- Khestuak edo Kherestuak: Zamalzainen bi zikiratzaileak: patroia eta mutila, bearneraz egiten dute.
- Jauna eta Anderea: Jauntxoek dantzan egiten diren lanak zuzentzen dituzte. Gizonak fraka janzten du, eta bastoi eta sable daramatza. Andreak zurizko soineko arina du.
- Laboraria eta Laborarisa: Nekazariak, ilunez jantzita. Gizonak akuilua erabiltzen du; andreak, berriz, saskia.
- Kükülleroak: Dantzari gazteenak. Bi lerrotan ibiltzen dira.
- Buhameak: Lauek zurezko ezpata handia dute dantzatzeko.
- Kauterak: Sei dira, horietako bat (Bedezia) mediku-jantzita. Sustraiz egindako makilak dituzte, kaskabiloekin apaindurik daudenak. Arropa zahar eta txikitua erabiltzen dute, maila apala adierazteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)